XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta jendeak desilusiozko aaaa!! luze bat egin zuen, eta gero: - ERRETIRA DADILA. HITZ EGIN DU ARRANTZALEAK.

Eta orain nola jarraitu? Hura zen Ixo izeneko herriaren arazo nagusia.

Alkate jaunak udaletxeko areto nagusian herriko indarrak bildu zituen, eta guztien aurrean aurkeztu zituen bere barneko malurak.

- Hemengoa ikusia dago. Isiltasunaren aldeko kanpainak porrot egin digu.

- Baina ez gara beti bezala xilborrari begira geldituko.

- Aurrera egin behar dugu eta mundura irten gure isiltasun lehiaketarekin.

Eta Ixo herriko alkateak ala nahi izan zuelako, auzoko herrietan jakin zen gure herrian ere zernolako txapelketak antolatzen ziren.

Gure herrian ere bene-benetako mogida sortu zen, eta era guztietako jendetza bildu zen udaletxeko areto zaharrean; esamin guztietan hitzik egin gabe irauten duten ikasle alferrak, telebistazale babotuak, arkakusoen domatzaileak, euli harrapatzaileak...

Aurkeztuz eta aukeratuz, gure herriko kanporaketan Sagastiberriko Mikel izan zen irabazlea.

- Mikel gorra? - Huraxe bera.

Ospakizunen eguna heldu eta han ginen guztiok, Ixo herrizkan, Mikel gorra gurekin genuela.

Peregrinazio bat dohain antolatu eta jende gehiago agertu ez...

Astebetez luzatu ziren azken lehiaketako aukerapenak eta kanporaketak.

Aurkeztuz, aukeratuz eta kanporatuz, azkenik lau partaide gelditu ziren, eta haien artean gure herriko ordezkaria: - Sagastiberriko Mikel gorra.

Isiltasunaren haunditasuna zehazki neurtu nahi eta benetako arazoak gainditu behar izan zituzten Ixo herriko antolatzaileek.

Alemaniara jo Japon aldera ere bai, Ipar Ameriketatik mugitu eta azkenik topatu zuten, bai lehiaketa aurrera eramateko tresna: elektronikazkoa hain zuzen.

Pentsa orain nolako tresna izango zen, ogirinetara txita-luma bota eta bost mila megatoizko bonba lehertu zitzaigula zirudien.

Halakoxea tresna harrigarri hark zuen neurtzeko zehaztasuna.

- Oooooo! Lehiaketaren azken puntaraino heldu ziren haietariko bat Himalaia mendietatik etorritako monje bat zen.

Bigarrena hego Afrikako kanposantu batetako lur emailea.

Hirugarrena Ozeaniako itsasoetako perla-biltzailea.

- Eta esan beharrik ez: laugarrena MIKEL GORRA.

Binan-binan uztartu eta lehenengo bikotea Himalaiako monjeak eta Hego Afrikako lur emaileak osatu zuten.

Han zeuden biak, aurrez-aurre.

Une batetan elektronikazko tresnak ez zuen ezertxo ere seinalatu.

Huraxe isiltasunaren haunditasuna!.

Halako batean, zerbait markatu zuen demoniozko tramankuluak.

Oso urrutian gertatu zen zerbait lehunki, bigunki, baina nabarmen.

Zer ote zer eta... Himalaia mendietako elur-lili bat, bere osto burua biltzen, lotarako!.

- Oooooo! Besterik gabe, Himalaiako monjea kanporatu eta Afrikako lur emaileak egin zuen aurrera.

Bigarrengo bikotea: - Gauza jakina, itsasoetako perla-biltzailea eta Mikel gorra.

Ikustekoa zen jendearen arreta eta ezinegona aho zabalik, begiak irten zorian.

Zerbait markatuko ote zuen tresna miragarriak? Egonean, iraunean... Blip! Zer izan ote zen eta... Haizezko bolatxo baten lehertze isila!.